SEKTORE PUBLIKOKO KONTRATUAK
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 4. xedapenaren arabera, administrazio publikoek diskriminazio positiboko mekanismo gisa ezinbestez erreserba-ehuneko bat zehaztu behar dute ekimen sozialeko Enplegu zentro Bereziei adjudikatzeko. Gallarreta ekimen sozialeko Enplegu Zentro Berezi bat da, eta hala sailkatuta dago Enplegu zentro Berezien Euskal Erregistroan. Legeak kontratazio publiko arduratsua sustatzen du, irizpide sozialak ezarriz, hala nola desgaitasuna duten pertsonak laneratzea.
DLG LEGEA 50 LANGILE BAINO GEHIAGOKO ENPRESENTZAT
Desgaitasunaren Lege Orokorrak (DLG) ezartzen du plantillan 50 langile baino gehiago dituzten enpresa publiko eta pribatu guztiek gutxienez desgaitasuna duten pertsonen % 2 kontratatzera derrigortuta daudela. Entitatearen beraren ezaugarriaren ondorioz, batzuetan ezin da helburu hori bete. Aukerako neurririk al dago hori bete ezean? Bai, kontratuak eta/edo zerbitzuak kontratatuz Gallarreta bezalako Enplegu Zentro Berezi bati.