INGURUMEN-KUDEAKETAREN ETA-JASANGARRITASUNAREN ALDEKO KONPROMISOA
Close
GURE JARDUEREN INGURUMEN-ERAGINA MINIMIZATZEKO EKINTZAK GARATZEN DITUGU
BARRUAN
Gure langileei prestakuntza eta baliabideak ematen dizkiegu energiaren eta hondakinen kontsumoa murrizteko (Gallarretako botilaren irudia, zaborrak bereiztea, kartoia prentsatzea).
Lan-jarduera eraginkortasunez antolatzen dugu, eta gure jardueraren ondoriozko hondakinak murriztea, balorizatzea eta bereiztea sustatzen dugu.
Gallarretako lurretan baratzeko produktuak hazten ditugu erakundeko pertsonek kontsumitu ditzaten. Tximeleten eta haien bizilekuen ikerketan, dibulgazioan eta kontserbazioan diharduen Zerynthia elkarteak gune hori TXIMELETEN OASI gisa aitortu du.
Gure instalazioetako CO2 isurketak ahalik eta gehien murrizten ditugu panel fotovoltaikoen bitartez eta biomasako galdara berriei esker.
Enpresa osasungarriaren programaren bitartez elikadura eta ohitura osasungarriak sustatzen ditugu, eta 0 km-ko produktuak kontsumitzea bultzatzen dugu.
Gure jardueran sortzen diren hondakinak ahalik eta gehien balorizatzen eta berrerabiltzen saiatzen gara. Gure proiektuetan erabiltzen ditugu edo hirugarrenek erabiltzea sustatzen dugu.
KANPOAN
Meatzaldeko herritarrei prestakuntza ematen diegu zuhaitzak eta berdeguneak zaintzeko.
Meatzaldeko udaletako teknikariak lorezaintza-prozesu jasangarriagoetan sentsibilizatzen ditugu.
Gertuko ikastolekin lankidetzan aritzen gara ingurumen-proiektuetan (Libera eta Sare Berdeak).
Gure inguruneko biodibertsitatea bultzatzen duten ekintzak gauzatzen ditugu: Naturan bildu diren botilekin liztor asiarrak tranpaz harrapatzeko proiektua; gaueko harraparientzat habiak fabrikatu eta jartzea; gure inguruko landare autoktonoen haziak eta ezkurrak bildu eta ereitea ondoren landareztatzeko; lanean aritzen garen udaletako eremu narriatuetan paisaia eta ingurumena hobetzeko proposamenak…