Garapen pertsonal eta sozialerako programak
GRADIOR – ESTIMULAZIO KOGNITIBOA
FUNTZIO KOGNITIBOAK HOBETZEN DITU ETA HORIEK MANTENTZEN LAGUNTZEN DU
Berreskurapen kognitiborako saioak
Intras fundazioaren GRADIOR izeneko softwarearen bidez berreskurapen kognitiborako saioak egiten ditugu: Memoria, arreta, arrazoibide logikoa, etab.
ARTETERAPIA
HITZEZ ADIERAZTEKO ZAILAK DIREN SENTIMENDUAK IRUDIKATZEN LAGUNTZEN DU
Arte plastikoak komunikatzeko baliabide gisa
Esku-hartze terapeutiko mota bat da; arte plastikoak erabiltzen ditu komunikatzeko eta adierazteko baliabide gisa, pertsonen osasun mentala eta ongizate emozionala eta soziala berreskuratu edo hobetzeko.
ESTIMULAZIO SENTSORIALA
PENTSAMENDU LOGIKOA BULTZATZEN DU
Hainbat dinamika atsegingarri garatzen ditugu
Gure Snoezelen Aretoan hainbat dinamika atsegingarri garatzen ditugu gure zentzumenak estimulatuz. Helburua da gure ongizatea laguntzen duten garuneko konexio berriak sortzea.