• Zalantzak al dituzu? Telefonoz emango dizugu arreta: +34 94 636 24 78

INFORMAZIO OROKORRA

Pribatutasun-politika honetan erabiltzaileek webgune hau erabiltzean ematen duten informazioa erabili eta babesteko baldintzak ezartzen dira. Talleres Gallarreta Lantegiak SLk konpromisoa du erabiltzaileen datuen segurtasunarekiko. Informazio pertsonaleko eremuak betetzeko eskatzen dugunean, bermatu egiten dugu datu horiek dokumentu honetan jasotako baldintzetan besterik ez direla erabiliko. Hala ere, baliteke politika hau aurrerago aldatu edo eguneratu behar izatea. Hortaz, gomendatzen dizugu orrialde hau aldizka berrikusteko, aldaketekin ados zaudela egiaztatzeko.

Erabiltzailetzat joko dugu webgunera sartu, bertan nabigatu eta hura erabiltzen duen oro; eta erabiltzaile izatearekin batera, webgunean nabigatzen hasten den unetik bertatik, hemen ezarritako baldintza guztiak onartzen dira, bai eta ondoko aldaketak ere.

Erabiltzaileak deklaratzen du adinez nagusia dela eta baldintza hauen arabera jokatzeko gaitasun juridiko nahikoa duela.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutako informatzeko eginbeharra betetzeko, webgune honi buruzko informazio orokorreko zenbait datu partekatzen dizkizuegu:

https://www.gallarreta.net webgunearen titularra: TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK SL (IFZ: B95611257), Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatutakoa (5130. liburukia, 209. orria, BI-56746 orrialdea eta 1. inskripzioa). ASIER BALENTZIA da erakundearen ordezkaria, eta hauek dira bere datuak:

Helbidea:
Abanto auzoa 12. 48500 Abanto Zierbena, Bizkaia.

Harremanetarako telefono-zenbakia: +34 946 36 24 78
Harremanetarako helbide elektronikoa: rrhh@gallarreta.net

Webgunea: https://www.gallarreta.net/

Biltzen dugun informazioaren xedea

Gure webguneak informazio pertsonal hau jaso dezake: izena, harremanetarako informazioa, telefonoa edo helbide elektronikoa, desgaitasunak edo ezintasunak (kontratazioetarako komunikazio-kanal bat ezarri ahal izateko), gorabeheren kudeaketa eta/edo dokumentuen aurkezpena.

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta ez zaizkie inola ere hirugarrenei emango, erabiltzaileak baimena eman duenean edo lege-xedapen baten arabera beharrezkoa denean izan ezik. Indarreko legedian ezarritakoa errespetatzeko, TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK SLk konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartzeko, jasotako datuen arriskuari dagokion segurtasun-mailaren arabera.

Zein da zure datu pertsonalak prozesatzeko lege-oinarria?

Baimena. Erabiltzaileak eskubidea izango du datuak tratatzeko baimenean atzera egiteko edozein unetan. Baimenean atzera egitea baimena ematea bezain prozesu erraza izango da. Oro har, baimenean atzera egiteak ez du webgunearen erabilera baldintzatuko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zure datuak tratamenduaren helburua bete arte besterik ez ditugu gordeko. Eskuarki 3 urte izaten dira, baina aurretik ere baimenean atzera egin dezakezu, gure helbide elektronikora mezu bat bidalita zure nahia adierazteko.

Cookieen politika

Webgune honetan sartzean cookieak erabil daitezke. Cookieak erabiltzaile bakoitzak erabilitako nabigatzailean gordetzen diren informazio-kantitate txikiak dira —nabigatzeko erabil ditzakeen gailu guztietan—, zerbitzariak informazioa gorde dezan; eta informazio hori, gerora, zerbitzariak soilik irakurri ahalko du. Cookieek nabigazioan laguntzen dute; nabigazioa lagunkoiagoa da horien ondorioz. Eta ez dute nabigazio-gailua kaltetzen.

Cookieak erabiltzaileak webgunean nabigatzean zehaztutako lehentasunei buruzko informazioa biltzeko prozedura automatikoak dira. Horien helburua da erabiltzailea ezagutzea eta haren esperientzia eta webgunearen erabilera pertsonalizatzea. Halaber, akatsak identifikatu eta konpontzen ere lagun dezakete.

Cookieen bidez bildutako informazioa honako hau izan daiteke: zein egun eta ordutan sartu den webgunean, zein orrialde ikusi dituen, zenbat denbora igaro duen webgunean, eta zein gune bisitatu diren haren aurretik eta ondoren. Hala ere, cookieek ez dute ahalbidetzen erabiltzailearen telefono-zenbakia edo beste edozein harremanetarako datu pertsonal eskuratu ahal izatea. Gure kasuan, honako hau daukagu:

GOOGLE ANALITICS

Pribatutasun-politika honek barne hartzen dituen legeak

Pribatutasun-politika hau Interneten datu pertsonalak babestearen arloko Espainiako eta Europako indarreko araudira egokituta dago. Zehazki, arau hauek errespetatzen ditu:

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (DBEO).
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa.
  • 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen erregelamendua onartzen duena (DBLOED).
  • 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (IGMEZL).

Datuak babesteko ordezkaria (DBO)

Datuak babesteko ordezkaria (DBO, edo DPO ingelesezko siglengatik) TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK SLk bete beharreko datuak babesteko araudia betetzen dela bermatzearen arduraduna da. Erabiltzailea tratamenduaren arduradunak izendatutako DBOarekin jar daiteke harremanetan datu hauen bidez: seguridad-dpo@globalquality.es; Rekalde zumarkalea 27, 2. solairua, 2. dep. 48009 Bilbo.

Datu pertsonalen tratamenduari aplikagarri zaizkion printzipioak

Datuak tratatzeko orduan, DBEOren 5. artikuluan jasotako printzipio hauetan oinarritzen gara:

  • Tratamendua legezkoa, leiala eta gardena izango da: erabiltzailearen baimena eskatuko da une oro, eta aurretiaz jakinaraziko zaizkio datu pertsonalak jasotzearen xedeak, gardentasun osoz.
  • Xedea mugatu egingo da: datu pertsonalak xede zehatz, esplizitu eta legitimoetarako bilduko dira.
  • Beharrezkoak diren datuak besterik ez dira bilduko: tratamenduaren xedeetarako beharrezkoak diren datuak besterik ez dira bilduko.
  • Zehatzak izango dira: datu pertsonalak zehatzak izango dira eta eguneratuta egongo dira beti.
  • Datuak gordetzeko epea ere mugatuko da: datuak tratamenduaren xedeetarako beharrezkoa den epean gordeko dira soilik, erabiltzailea identifikatu ahal izateko.
  • Integritatea eta konfidentzialtasuna: datu pertsonalak segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko moduan tratatuko dira.
  • Erantzukizun proaktiboa: tratamenduaren arduradunak aurreko printzipio guztiak betetzen direla bermatu beharko du.

Datu pertsonalen tratamenduaren ondoriozko eskubideak

Erabiltzaileak DBEOn aitortutako honako eskubide hauek erabili ahal izango ditu Talleres Gallarreta Lantegiak SLren aurrean:

  • Datuak atzitzeko eskubidea: eskubide honekin bat, erabiltzaileari onartu beharko zaio TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK SL bere datu pertsonalak erabiltzen ari den edo ez. Eta, datuak erabiltzen ari bada, erabiltzaileak eskubidea du informazioa eskuratzeko datu pertsonal zehatzei buruz eta TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK SL gauzatzen ari den edo gauzatu duen tratamenduari buruz. Halaber, informazioa eman beharko zaio datu horien jatorriari buruz eta datu horiek erabilita egindako komunikazioen edo aurreikusitako komunikazioen hartzaileei buruz.
  • Zuzentzeko eskubidea: erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonal okerrak edo tratamenduaren xedeetarako osatugabeak alda daitezen.
  • Ezabatzeko eskubidea (“ahaztua izateko eskubidea”): indarreko legediak aurkakoa ezarri ezean, erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalak ezabatzeko, datuak jaso edo tratatu ziren xedeetarako jada beharrezkoak ez direnean.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: erabiltzaileak eskubide hori baliatzen badu, bere datuak mugatuta egongo dira; horrek esan nahi du gorde ahal izango ditugula, baina ezingo ditugula erabili edo tratatu.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea: tratamendua bide automatizatuen bidez gauzatzen bada, erabiltzaileak eskubidea izango du bere datu pertsonalak ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko, tratamenduaren arduradunak emanda, eta datu horien beste tratamenduaren arduradun bati transmititzeko.
  • Aurkaratzeko eskubidea: erabiltzaileak eskubidea du TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK SLk bere datu pertsonalak trata ez ditzala edo horien tratamendua eten dezala eskatzeko.

Kontrol-agintaritzaren aurreko erreklamazioak

Erabiltzaileak uste badu arazo edo indarreko araudiaren arau-hausteren bat dagoela bere datu pertsonalak tratatzen ari diren moduarekin, eskubidea izango du benetako babes judizialerako eta erreklamazio bat aurkezteko kontrol-agintaritza baten aurrean; zehazki, ohiko bizilekua duen estatuan, lantokian edo arau-haustea gertatutako lekuan aurkeztu ahal izango du erreklamazioa. Espainiaren kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da dagokion kontrol-agintaritza (http://www.agpd.es).

Azken aldaketa: 2024ko irailaren 6a